Nor gara?

NOR GARA? Arizmendi Ikastola da gure ikastolaren izena, eta Gipuzkoako Debagoieneko Leintz bailaran dago. Ikastola bakarra izanik ere, ikastetxe bat baino gehiago ditugu; hamabi, zehatz-mehatz. Hiru herritan daude gure ikastetxeak: Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan. Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketara arteko ibilbidea egin daiteke Arizmendi Ikastolan. Hain ikastola handia izanik, ikasle kopurua ere handia dugu; 3.000 ikasle inguru gara, irakasleak, berriz, 284. 

Gure gunea edo ikastetxea Arrasaten dago eta Gaztelupe du izena. Bertan DBH eta Batxilergoko ikasleak elkartzen gara egunero. DBH1. mailako bost gela daude bertan eta gu 1Gko ikasleak gara: 14 mutil eta 11 neska. Ikasle jatorrak, alaiak eta bizi-biziak gara. 

Bukatzeko esan, gure ikastolak bi ardatz nagusi dituela bere nortasunean: kooperatiba izaera eta ikastola izaera,

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina